DJ BULL
DJ Bull
Musika
2001. urtean hasi zen DJ Bull Euskal Herriko txoko, txozna, taberna, antzoki zein plazak girotzen. Euskal musikatik abiatu eta munduko musiketara, erritmo dantzagarriak darabiltza gehienbat DJ ezagunak: ska, reggae, rock, salsa…
Iraupen luzeko saioak egiteagatik da besteak beste ezagun, eta Euskal Herriko festa eta jaialdi
entzutetsuetan aritzeagatik ere. Bilboko Kafe Antzokiko disko jartzaile, Euskal Herrian zein
Catalunyan aritzen da musika jartzen eta talde ezberdinekin partekatu izan du eskenatokia:
La pegatina, Gatibu, Doctor deseo , Manu Chao…
Giro dantzagarria, euskalduna eta jatorra sortu ta bultzatzeko talentua daukan Dja ezbairik gabe.