+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

Sortzaileek aurkitzen dituzten mugak gainditzeko tresna da MaitaKultura . Lagun talde bat gara, eta kulturak osatzen gaituela ulertzen dugu. Gure misioa da sortzaileak ezagutzera eman eta euren
lana Euskal Herri osoan
zehar zabaltzea, ikusgarritasunean lagundu eta euskal sorkuntzaren
baitan dauden askotariko
mugak lausotzeko asmoz.

Herrialde desberdinetako kultur
eragile desberdinen arteko ezagutza eta elkarlana sustatu nahi
dugu, sortzaileek euren
sorkuntza eta egitasmoak euskal
lurralde osoan aurkezteko aukera izan dezaten.

Musika zein antzerki arloko sortzaileei zuzendutako zerbitzu eskaintza zabala proposatzen dugu, eta euren beharren arabera, nork bere neurrira egokitutako baliabideak jartzen ditugu eskura: kanpo komunikazioa, proiektuen produkzioa, sustapena eta hedapena dira MaitaKulturaren ardatz nagusiak eta euskaraz, frantsesez zein gaztelaniaz egiten dugu lan.

Mugak gaindituz osa gaitezen.