+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

EKHI LAMBERT

EKHI LAMBERT

Ahotsa , Gitarra elektrikoa : Ekhi Lambert

Teklatuak: Vincent Mougel

Gitarra: Joseba Irazoki

Baxua: Oihan Oliarj-ines

Bateria: Felix Buff

Teklatua : Yoan Aroztegui

Musika

Ekhi Lambert Irulegiko konpositore eta kantautorea da. Influentzia desberdinak juntatuz
(herrikoia, pop, musika inpresionista, filmetako musika), interpretazio eta idazkera
musikalaren norberako ikusmoldea aldarrikatzen du. Konposizio eta moldaketak beste artista batzuentzat ere egin izan ditu, baita orkestra (Baigorriko Gaiteroak eta Et Incarnatus, Oiasso Kamerata, Gaitistaneko Orkestra) eta dantza konpanientzat (Alabena konpania, Arrola taldea). Kantari eta gitarrista gisa, hainbat proiektutan ere dabil musikan (Haira, Altxalili Show !, Izakiak ikusgarria, Laura Etchegoyen). 2018an, Seitan talde
polifonikoarekin diskoa ateratzen du. Baionako Maurice Ravel Kontserbatorioan bere saria
eskuratu ondoan, Haustura, Donostiako Elkar Estudioan grabaturiko lehen bakarkako
diskoa plazaratzen du 2019ko abenduan.

 

Bere bakarkako bigarren diskoarentzat, Ekhi Lambertek hainbat musikarirekin obra oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatzen du. Inbasioak diska anitza iragartzen da, bazter, xoko eta pasabidez betea. Pop orkestralaren ildoan, musikari desberdinen laguntzarekin gauzatu izan du lan hori : hauek dira Oiasso Kameratako sokak, Joseba Irazoki, Félix Buff,
Oihan Oliarj-Ines, Ludovic Leriche… Diskoa 2023ko primaderan grabatua izan da Garate
(Kaki Arkarazo) eta Shorebreaker (Johannes Buff) estudioetan. Taula gainean, kantagintza eta poesiari lehentasuna emanez, Ekhi Lambertek seikote edota bikote moduan aurkezten dizkigu bere kantu berriak. Lehen partituretatik azken grabaketa sesioak arte, amets batek arrarokeriak bizikide egiten dituen gisan, Ekhi Lambertek atmosfera elegante eta epiko baten jostea lortu du. Musika orkestral horren lerroetatik at, askatasun espazio  handiak utzi izan zaizkie musikariei. Hastapen batean lan bakartia zena kolektiboa bilakatu da, nolazpait inbaditua. Orkestrak gailur magnetikoak igaiten dituenean ere, sinfoniak ahots bakartiaren oihartzuna xumeki segitzen du, olerki labur batzuen musikatzekotan.

Sarean