MURGI
TRISTTAN MOURGUY – Gitarra , ahotsa
CEDRIC LÉPINÉ – Bateria
GREG JUVIN – Baxua
Musika
2013an Tristtan Mourguy (Donibane Lohizune, 1982) bakarlariak bere lehen proiektua sortu zuen. Musikari frangorekin bildu zen eta 3 disko editatu zituen “Tristtan Mourguy eta Horeba” izenean.
2019tik proiektu berria dauka : MURGI izenekoa. Hasieratik berekin ibiltzen diren Cédric Lépine (bateria) eta Greg Juvin (baxua) artistekin hirukote bat osatzen dute (Tristtan, gitarra elektrika eta ahotsean). 2 diska editatu dituzte, azkena 2022ko apirilan plazaratu dutena (Jitoan, 9 kanta). Horretan Petti, Ekiza, Odei eta Pelax kantariek parte hartu dute. Gainera zuzeneko diska bat grabatu dute abenduan eta 2023an aurkeztuko dute !
Horrez gain Tristtan “Musikariak Ikastetxeetan” programako artista da. 80 bat saio egin ditu dagoeneko EAE eta Nafarroako hainbat ikastetxeetan gazteei bere sortze prozesua helarazi nahian.
2022an beste 2 proiektutan ikusi ahal izan dugu DOKAn : “2 zaldi” taldearen azken kontzertua (Gartxot Unsain, Garazi Esnaola, Beñat Antxustegi,…) eta “Birritan bortxatua” antzerkiaren azken emanaldian, “soinu-banda”ko kanta bat sortu baitzuen.