+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

AUHEN

AUHEN

ØDEI – Ahotsa

PIERRE SANGLA – Bateria

PEIO LAMBERT – Baxua

PATXI AMULET – Teklatua

BASTIEN MARIANNE – Gitarra

XABI ETCHEVERRY – Biolina

Musika

ØDEI raperoak beste bost musikarirekin sortutako taldea da AUHEN . Rapa estilo nagusitzat eta abiapuntutzat harturik , estetika eta kolore desberdinak ukitzen ditu proposamen berri honek .
Seikote lapurtarrak bi urte inguru pasa ditu proiektua prestatzen eta diskorik aurkeztuko ez badu ere , bideoklip batez lagundutako abesti bat plazaratu eta zuzenekoekin hasiko da abendutik aurrera .
Mezu sarkor eta zuzenekin osatutako abestiak sortu ditu taldeak , rapetik harago joanez , argi -ilunez betetako unibertso musikal bat eraiki eta bertara sartzeko atea irekiz . Gaur egungo rap estetika ezberdinak ukitzen baditu ere , taldeko kide bakoitzaren ukitua nabari da sorkuntzetan , eta zentzu horretan , abesti lasaietatik pasarte dinamikoagoetara , kolore ugariko zuzenekoa osatu du taldeak .
Sarean