+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

GAUR

Noa Lur,

Ander García,

David Sancho

David Fernández

Musika

Jazz musikari ezagunek osatzen dute GAUR: Noa Lur, Ander García, David Sancho eta David Fernández dira taldeko kideak. Jazza eta ikuspegi garaikidea lagun, euskal musika jorratzen du

berezko sonoritatea duen proiektu berri honek.

Taldearen izen bera daraman GAUR diskoak euskal kanta tradizionaletan, Oskorriren eta beste talde batzuen kanta modernoetan eta jatorrizko konposizioetan oinarritutako errepertorioa du. Izan ere, GAUR taldeak euskal musikaren handitasuna errespetatzen du eta, aldi berean, mugimendua esploratzen eta sortzen du. Horrela ulertzen dira kultura eta musika, jarioaren gisan, esparru estatiko tradizionaletik kanpo. Jorge Oteizaren pentsamenduak inspiratuta, taldeak errealitate estetiko garaikidea erabiltzen du kultura tradizionalerako ekarpen gisa, eta horrek proposamen paregabea bihurtzen du GAUR