+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

IXABE

Xabi Biscay

Beñat Biscay

Bixente Eyherabide

Musika

Ziburu aldean handitu eta bizi diren bi anaia dira Xabi eta Beñat Biscay. Kantuak idatzi eta musikatzeari ekin zion Xabik orain zenbait urte, eta bigarren ahotsak gehitzea proposatu zion anaiari. Horrela, gitarra akustiko bat eta bi ahotsak batuta, 2018an hasi zen Ixabe kontzertuak eskaintzen.

2020ko konfinamendu garaia baliatu zuten lanerako, eta etxeko home-studio txikian ekin zioten kantuak moldatu eta ordenagailuz instrumentuak gehitzeari (bateriak, sintetizadoreak…)

Egindako moldaketek kantuak mamitu dituztela oharturik, zuzenekoetan ere kantuak aberasten jarraitzea erabaki dute. Besteak beste, harmonium indiar bat gehitu dute, Bixente Eyherabide musikariaren perkusioak batu dituzte, eta baxua ere izanen dute lagun lanketa prozesu bizian.

Sarean