+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

KEMARONTE

USTARITZ BETELU

ALEJANDRO MERCADO

MUSIKA

Kemaronte bikotea Alejandro Mercado Aseginolaza gitarjole argentinarrak eta Ustaritz Betelu Rodriguez kantari euskaldunak osatzen dute.

2021eko udaberrian ezagutu zuten elkar, eta gaur egun lehen diskoa grabatzeko lehen urratsak ematen ari dira.

Andeen eta Kantauriko kresalaren artean, esanahi sakonez betetako abestiak eraikitzen dituzte, baita Latinoamerikar folkloreko artista garrantzitsuen bertsioak ere.

Emozioz beteriko zuzeneko kontzertuak eskaintzen dituzte, proposamen eszeniko mimatu batekin.

Kemaronte, beraz, musika hurbiletik egitearen filosofia da, sustraiekin ehundutako etorkizuneko musika.