+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

KUMA NO MOTOR

KUMA NO MOTOR

IBAN CARRICANO – Baxua , ahotsa

TXOMIN URRIZA – Gitarra , koruak

MATTIN IHIDOPE – Bateria , koruak 

Musika

Badu hamar bat urte Baionako hirukoteak tokiko
punk-hardcore eszenan azkarki parte hartzen
duela. 100 bat kontzertu eman ditu orain arte,
Euskal Herrian bereziki, baina baita Frantzian,
Portugalen eta Espainian ere. Hala, OFF!, Terror
edo Hatebreed bezalako taldeekin jotzeko
parada izan du.
Lehenengo bi diskoetan punk-hardcorearen
indarra modu gordinean adierazi ondoren,
Baiona zikina disko berrian, Kuma No Motor
taldeak soinu eta giro aberats eta ilunagoak
bilatu ditu. Orain arteko osagaiek hor diraute;
kantuak bizi-biziak, indartsuak eta trinkoak dira.
Baina, pasarte astunagoak ere landu ditu

taldeak, crust-metalaren eraginez, eta orduan
bateria erritmo sendoek gitarra riff lodi eta ilunak
nabarmentzen dituzte. Beste kantu zati
batzuetan, post-hardcoretik edan du taldeak, eta
orduan ahotsa lehertu egiten da, aspalditik
eutsitako sumindura libratzeko (8 urte pasa dira
taldeak aurreko diskoa argitaratu zuenetik!).
Hirugarren disko honetan osoki euskaraz
kantatzen du Iban kantariak. Hitz politikoak eta
sozialak idatzi ditu, geldikeria eta etsipena
gogorki kritikatuz, baina baita beldurrak eta
gogo iluntasuna aipatuz ere. Baiona zikina,
diskoko zazpigarren kantua eta disko berri
honen izenburua denak, mezu hau sinbolizatzen
du: taldekideen barne hersturak azaleratzen
dituen hiri iluna da hau, baina beharrezkoa dute,
asko estimatzen dute.
Baiona Zikina diskoan eta kasetean argitaratuko
da, 2023ko apirilean, Dispear Records
diskoetxearen zigilupean, eta biniloa 2023ko
udazkenean argitaratuko da.
Grabaketa eta nahasketa, 2023ko martxoan,
Donibane Ziburuko Gaztetxean: Iñaki Plaa
Masterizazioa: Ben Jones (Leeds)
Argazkiak: Guillaume Fauveau (Baiona)
Kantuak: Kuma No Motor (Mattin, Iban eta
Txomin

Sarean