+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

MAITEDER

Amaia Hennebutte

Fabrice Jacob

 

Teatro

Adina: 4 urtetik goiti.

Iraupena: 45 min

 

Amaia Hennebutte eta Fabrice Jacob Kiribil konpainiako kideek sortutako ikuskizuna dugu Maiteder. Gaur egungo testuinguruan, Covid birusak eragin duen osasun krisiaren ondorioz sortutako egoerak galdera ugari sortu dituzte, eta irria eta emozioak elkarrekin partekatzeko bidaia dugu Kiribilek aurkezten digun hau.

Itxaropen, askatasun, elkartruke eta irekitasunaren sinboloa da bidaia, bidaia mota ainitz daude, baina hauxe da zalantzarik gabe eskuragarrien dugun bidaia: irudimenaren bidez egindako bidaia fantastikoa. Euren egongelan diren bi pertsonaien alaitasunak eta irudimenak mundu osoan barna eramaten du publikoa, euren barne bidaian murgilduta, umorez eta poesia lagun.