+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

ØDEI

ØDEI

Musika

2zio taldearekin 3 disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, bere bakarkako ibilbideari ekin dio ØDEI raperoak. Lan berri honek ez du batere aitzinetik plazaratutako lanen kutsurik, trap eta drill erritmika eta soinu-estetika berri eta ausartarekin dator. Honetaz gain, bere buruarentzako musika ekoizle izatera ere pasa da ØDEI, eta berak eta Jo Olascuagak osatzen duten Alkimia Prod-enak dira ‘Terapia’ diskoan dauden musika ekoizpen guztiak.

Bere lanetan ohikoa den sakontasuna mantendu badu ere, abesti zuzen eta mezu kolpekari anitz dakarzkigu. Gai desberdinak jorratu ditu bere bakarkako lehen lanean: tematika unibertsalak, barne zalantzak, gai intimoak, kritika soziala, herriarekiko kezkak…

Kolore, mezu, ideia eta erritmika desberdinen arteko batuketa da bere lana, eta eszena gaineko ikuskizun indartsua eta soinuaren kalitatea dira zuzenekoen ezaugarri nagusiak.

Sarean