+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

OTXALDE

Maitexa Duhalde: Ahotsa

Miren Eyherabide: Pianoa, Ahotsa

Johanna Hirigoyen: Ahotsa

Beñat Eyherabide: Kitarra, Ahotsa

Cédric Destribats: Eskusoinua, Ahotsa

Marc Eyherabide: flautak, Armonika, Ahotsa

Arno Gachen: Perkusioak.

Rémi Castanet: Teknikalaria

 

Musika

45 urte luze eta 6 disko ditu Otxalde talde ezagunak. Beskoitze, Aiherra, Basusarri eta Azkaingo zazpi musikarik osatzen dute Ipar Euskal Herriko folk taldea.

Irlanda, Ipar eta Hego Amerika edota Europa ekialdeko doinuak dituzte inspirazio iturri, eta folk mundu aberatsetik edaten badute ere, musika gehiena eurek sortzen dute. Herria, hizkuntza, lurra, anaitasuna, askatasuna, emigrazioa eta amodioari kantatzen diote, eta maisuak dira giro jator eta goxoa sortzen.