+34 639 577 569 (Jon)| +33 647 886 132 (Maia)

RÜDIGER

Felix Buff

Joseba Irazoki

Vincent Bestaven

Antoine Philippe

Karlos Aranzegi

Musika

Lehen diska honentzat, Felix Buffek eszena harekin partekatzen duten musikariak eta lagun hurbilak gonbidatu ditu. Botibol taldekideak ( Théa Guerin, Vincent Bestaven, Antoine Philippe), Joseba Irazoki Berako gitarista sailkaezina, Euskal kostaldeko orkestran biolin jolea den Marina Beheretche eta Dual Split taldeko Maia Ibar. 

Urte guzi horietan pilatu esperientzia ( Willis Drummond, Joseba Irazoki, Testura, Botibol, Petit Fantôme, Joseba B Lenoir, Rafa Berrio, Duncan Dhu, Dual Split…) bere estudioan bakarrik grabatu dituen kantuen alde ezarri du. Diska honetan musika tresna guziak jotzen ditu ( gitarra, teklatuak, gitar apala eta ahotsa). Demo horiek Johannes Buff musika ekoizleari pasa dizkio eta elgarrekin kantuak jantzi eta azken ikutuak eman dizkiete.

« Before its vanished » ( desagertu aintzin)  diskaren izenburua diska hesten duen “Tonight” kantuaren pasarte bat da. Sistema ekonomiko eta kulturala baten inposizioarekin bertako izaera desagertarazten duen turismo masiboaren kritika bat da. “Did you ask for this” abestia geroko gizakiari gutun bat da. Bertan mundua desgertuko denaren kezka agertzen da, ziklo bukaera baten sentsazio, baliabide urriko mundu batean kapitalismoaren azken arnasa. Free kantuan oinarrietara berriz etortzearen xedea agertzen da. Gaia pertsonalagoak ere jorratzen ditu, gure mundua galdezkatzen duen galdera xorta bat. 

Rüdigerrek bere burua kantuak idazten dituen musika maitaletzat jotzen du.

Bertze proiektuetan ezin garatu izan dituen influentziak nabarmenak dira, izan pop songwritterak ( Paul Mc Cartney), Neil Young, Elliot Smith…), folkekroak( Bill Callahan, Kevin Morby, Townes Van Zandt…) edo eszena independenteko artistak ( Low, The Drones, Wilco…).

Diskaren azala Baptiste Ibar eusko amerikar artistaren obra bat da.

Joseba Irazokik lagunduko du aurkezpen bira honetan.

Sarean